36ko gerrak Arrasaten izandako eragina, liburu batean bilduta

Xabi Gorostidi 2019ko ots. 11a, 11:47
Argazkia: 1936 urteko manifestazio bat Arrasateko Portaloira gerturatzen // (Intxorta 1937)

Intxorta 1937 Elkarteak egin du bilduma, Memoriaren Mahaiak eskatuta, eta 1936 eta 1956 urteen artean bizitako injustiziak batzen dira. Juan Ramon Garai eta Miren Altuna izan dira bilduma osatu dutenak, eta horretarako 106 lagunen testigantzak batu dituzte. Aurkezpen ekitaldia asteazkenean egingo dute, 18:00etan, Kulturaten.  

2017ko irailean, Arrasateko Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek osaturiko Memoria eta Bizikidetza Mahaiak udalerrian 1936-1956 garaian gertatutakoaren memoria lanketa egiteko enkargua egin zion Intxorta 1937 Elkarteari. Azken hilabete hauetan egindako lana Memoria partekatu baterantz. Arrasate 1936-1956. Gerra, Erresistentzia eta Frankismoa izeneko liburuan jaso da. Liburu honek Intxorta 1937 Elkarteak hamarkadatan egindako lanketak, ikerketak eta bestelako liburuak izan ditu oinarri, udal artxiboetan, probintzietako eta artxibo militarretan jasotako informazio zehatzak baliatuz. Horrez gain, Arrasateko 43 emakumeren eta 61 gizonen testigantzak ere batzen dira bertan.

Aurkezpena, asteazkenean

Hilaren 13an aurkeztuko dute lana, Kulturaten, 18:00etan. Bertan, hain zuzen ere, Miren Altunak eta Juan Ramon Garaik hartuko dute hitza, eta, amaieran, liburua eskuratzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak