Herriko ondare soziokulturala gordetzeko mapatze parte hartzaile bat egingo dute Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2019ko ots. 4a, 14:47

'Memoriak' ekimenaren aurkezpen ekitaldia.

Memoriak ekimenaren berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, otsailak 4. Formatu ezberdinak erabilita (bideoa, audioa, argazkiak, artxiboko materiala, ibilbideak…) herriko errealitate soziokulturala identifikatzea eta dokumentatzea da horren helburua, talde kontaketa bat egiteko. Sortutako edukiarekin, gero, ibilbideak eta mapa kulturalak diseinatuko dituzte.

Aldundiaren ekimen hori Arrasaten, Azpeitian eta Eibarren jarriko da abian, eta otsaila eta apirila bitartean garatu. Hainbat gai jorratuko dituztela proiektu horren bueltan jakinarazi dute: lana, ohiturak, manifestazio kulturalak eta jaiak, baita ondare soziokultural material zein materiagabea osatzen duten elementuak ere. Memoriak izeneko ekimen horren berri eman du gaur, otsailak 4, Denis Itxaso Kulturako diputatuak Arrasateko alkate Maria Ubarretxenarekin, Azpeitiko Eneko Etxeberriarekin eta Eibarko Miguel de los Toyosekin batera. "Kulturak gizarte kohesiorako tresna ere izan behar du, eta, Memoriak, aurrerapen bat da norabide horretan", adierazi du Itxasok.

Kooperatibismoaren gaineko kontuak Arrasaten


Arrasaten kooperatibismoaren memoria dokumentatuko da, besteak beste. Eta jasoko dira, hala nola, kooperatibismoarekin zerikusia izan duten pertsonak eta balioak, herriko ongizatean izan diren giza zein hirigintza aldaketak, enpresekin zein horien jarduerekin dagoen harremana, herriaren ongizatean izan duen ekarpena eta partaidetza erlazioa.

Trebakuntza jaso

Lantegietan 15-20 bat pertsonen parte-hartzea gura dute. Horretarako trebakuntza jasoko du talde horrek; lurraldea mapatzen eta narratiba digitalak zein edukiak sortzen irakatsiko diete. Eduki horien sorkuntza tresna telefono mugikorrak izango dira. Lantegiek 12 ordu inguruko iraupena izango dute eta trebakuntza zein edukien sorkuntzak sesio desberdinetan banatuak izango dira. Izena emateko hona hemen bideak: Info@kulturmemoriak.eus  eta 622 82 51 13. Lanean hasi aurretik aurkezpen bat egingo dela aipatutako herri bakoitzean iragarri dute Aldundiko ordezkariek, boluntarioak biltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak