Jaikik apustu etxeen aurkako pankartak jarri ditu Codereko egoitza ohian

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 29a, 16:41

Mondragones kale inguruan, Jaikikoek jarritako pankartak.

"Apustu etxeak kanpora" edo "zuen aberastasuna, herriaren miseria"  lelodun pankartak jarri dituzte, baita jokoaren adikzioari buruz antolatu duten hitzaldiko kartelak ere. Codere apustu etxeak 2018ko otsailean ireki zuen lokala –era horretako bigarrena Arrasaten– baina hamar hilabete pasa ostean ateak itxi zituen, abendu erdialdean. 

Jaikik ondorengo mezua helarazi du komunikabideetara, bart egindako ekintzaren harira:

"Jaikik argi eta garbi adierazi zuen apustu etxeen problematika lantzeari ekingo ziola, gaurkoan Codereko lokalean ekintza bat burutu dugu, apustu etxeen jarduna salatzeko. Apustu etxeekin zeinek irabazten du eta zeinek galdu? Guk argi daukagu, gazte prekarioek bereziki baina oro har langileriak galtzen du. Horregatik ozen esango dugu, joko areto eta apustu etxeak kanpora!! Antolakuntza eta borroka".

Irudia: Otalora kaleko kristaletan pankartak eta kartelak jarri dituzte.

GOIENA Codere etxearen inpresioak jasotzen ahalegindu da, baina gaur-gaurkoz ez dute inongo erantzunik eman nahi izan. 

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak