Kataluniatik Frantziara ihesean joan zirenak gogoratuko ditu Intxortak

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 29a, 13:34
Irudia: Luchonen Frantzian 1939an. Horien artean: Isabel Garcia, bere alaba Francisca, Leoncia García izeba eta Angela Lumbreras amandrea. (Intxorta 1937)

1939ko otsailean milaka euskaldun –horien artean 75 arrasatear zeuden– Frantzia aldera mugitu ziren La Retirada izenarekin gogoratzen den ihesaldian. Horiei omenaldi xume bat egin guran, orduko 30 argazkiz osatutako erakusketa, eta dokumental baten proiekzioa antolatu dute Intxorta elkartekoek otsailaren 7rako.

Argazki erakusketari Etorkizuna alanbre hesi artean izenburua jarri diote. 18:30ean irekiko dute, Kulturateko klaustroan, eta bertan Josu Chueca idazle eta historialari nafarrak hainbat azalpen emango ditu. 

Ostean, 19:00etan De la retirada a la reconquista dokumentala proiektatuko dute areto nagusian. Emile Navarro Aymile de Chanterac dira ikus-entzunezkoaren egileak, eta gaiari buruzko azalpenak emateko Anita Fernandino gonbidatu dute. Piriniotan aritutako maki nafar baten alaba, Frantzian erbestean zeudenean Baionan jaiotakoa. 

Irudia: Otsailaren 7rako prestatutako egitaraua.

Euskaldunek Kataluniatik Frantziara egindako ihesaldiari buruz, ondorengo xehetasunak eman dituzte Intxorta 1937 elkartekoek: 

"1939ko otsailean Kataluinan zeuden milaka euskal errefuxiatu ihes egin behar izan zuten Frantziara, eta  La Retirada izenburuarekin ezaguna da ihesaldi hori. Frantziara ailegatu ziren asko eta asko Argeles-Sur-Mer, Saint Cyprien, Barcares eta Septfondseko kontzentrazio eremuetan sartu zituzten. Horietatik, gutxienez, 75 pertsona arrasatearrak ziren. Eremu horietan sartu zituztenetik, Eusko Jaurlaritzak batzorde bat sortu zuen euskal errefuxiatuen alde; asmoen artean zegoen euskaldun guztiak biltzea eremu berean. Eremu hori Gürs-en eraiki zuten, 1939ko martxoaren 15ean hasi zen eraikitzen. Errefuxiatuak apirilean bertan hasi ziren heltzen. 1939ko maiatzaren bukaeran, Gürs-eko esparruan preso zeuden 19.000 pertsona –helduak eta haurrak–; horietatik 4.700 euskaldunak ziren. Hura izan zen 50 arrasatearren kontzentrazio eremu berria".

Arrasatearrak ihesaldian

Intxorta elkartekoen ikerketaren arabera, hauek izan ziren ihesaldi hartan egon ziren arrasatearrak:

Irene Aranzabal Cacicedo, Fermin Balanzategi Zubizarreta, Conchita Balanzategui Zubizarreta, Celestino Heriz Arizmendi, Pedro Ibarra Iriondo, Secundino Uriobabarrenetxea Agirre, Presentacion Rodriguez Rodriguez, Mercedez Jauregi, Guillermo Lasagabaster Gorosabel, Genaro Ibarra Trebiño, Jaime Uriarte Cestona, Isabel Garcia eta bere alaba Francisca, Leoncia García izeba, eta Angela Lumbreras amandrea…Ignacio Olazabal Larreategui, Guillermo Juldain Sainz, Antonio Olazagoitia García…

Argeles-Sur-Mereko hondartzetan gutxienez beste 22 arrasatear preso egon ziren. 22 horietatik hamabost Gursera eraman zituzten beste zazpi hauek ezik :

Tomas Abarrategui Altuna, Felix Herrera Aguirrebeitia, Ventura Vega Alvarez, Atilano Ramos Gamazo, Jenaro Ibarra Treviño, Victor Ugalde Lasagabaster, eta Felix Zuazubiscar Lasaga.

Irudia: Mondragoetarrak Gürsen: Gregorio Uriarte, Marcos Vitoria, Jesús Trincado, Satur Vitoria (Intxorta 1937).

Gursen zenbatu ditugu 50 mondragoetar egon zirela preso:

  • Abarrategui Arkauz, Agustín
  • Agirrebengoa Gabilondo, José
  • Agirregomezkorta Etxebarria, Lorenzo
  • Andoaga López, Felipe
  • Arabaolaza Arriola, Jacinto
  • Aranzabal Cacicedo, Ignacio
  • Arenaza Jainaga, Ramón
  • Atxa Iturbe, Angel
  • Balanzategui Zubizarreta, Jesús
  • Barrutia Zuazubizkar, Andrés
  • Berezibar Ormazabal, Víctor
  • Ceciaga Lasagabaster, Ricardo
  • Errarte Solagaistua, Martín
  • Etxeberria Uribetxeberria, Alejandro
  • Ezkurra Areitio, José Luis
  • Gallastegui Azpitarte, Pedro
  • Garate Umerez, Andrés
  • García Fernández, Rafael
  • Gimeno París, José
  • Gordobil Gómez, Jesús
  • Herrera González, Jesús
  • Ibañez Azkoaga, Fermín
  • Inda Errasti, Jesús
  • Izarra Ijalba, Rogelio
  • Labajos Salvadores, Amadeo
  • Laspiur Urrutia, Salvador
  • Letamendi Ojeda, Laureano
  • Liquiniano Heriz, Félix
  • Mendizabal Altube, Luis
  • Olazagotia García. José María
  • Ortíz de Guzman Gallastegui, Leoncio
  • Ortuoste Altuna, José
  • Pereira Pildain, Joaquín
  • Tarragona Pola, Pablo
  • Tarrasa Elorza, Luis
  • Trincado Baños, Jesús
  • Ugarte Arkauz, Daniel
  • Uranga Mendizabal, Vicente
  • Uranga Urrutia, Tomás
  • Uriarte Bedia, Celestino
  • Uriarte Bedia, Gregorio
  • Uribesalgo Icaran, Fernando
  • Vitoria Goitia, Marcos
  • Vitoria Zabarte, Marcelo
  • Vitoria Zabarte, Saturnino
  • Zabaleta Axpe, Francisco
  • Zuazua Mondragón, José
  • Zubia Eibar, Pedro
  • Zugazubiskar Arrizabalaga, Ignacio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak