Maravillas laguntzeko jai eguna antolatu dute gaztetxeko kideek

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 29a, 09:16
Irudia: Iruñeko Maravillas gaztetxea. (Halabedi)

Iruñeko alde zaharreko gaztetxea itxi izanagatik, eta  mobilizazioetatik etor daitezkeen auzipetzeengatik, elkartasun jaialdia antolatu du AGAKOk otsailaren 9rako. Bertara Maravillaseko, Errekaleorrreko eta Kijerako kideak etorriko dira, eta okupazioaren gaurkotasunaz eta autogestio ereduaz jardungo dute, jai-giroa baztertu gabe.  

Eguneko lehen hitzordua, 11:30ean hasiko den mahai-ingurua izango da. Kijerako, Maravillaseko eta Errekaleorrreko kideek hartuko dute hitza, eta besteak beste, ondorengo gaiak landuko dituzte: gaztetxeen okupazioaren gaurkotasuna, autogestioaren aurkako erasoak eta hauen aurrean eman beharreko erantzun antolatuak. 

Arratsaldean euren aldarrikapenak plazaratzeko karro poteoa egingo dute, eta 22:00etan hiru taldek joko dute gaztetxean zuzenean: Iruñeko Streetwise –punk estiloko taldea–, Herdoil nafarrak –punketik metal trashera heldu daitezke– eta Oi! doinuak gustuko dituen Algortako Erasoka taldea. 

[Hemen klik eginda, Herdoil taldeak Maravillas gaztetxe barruan egindako bideoklipa ikus dezakezue]

Kontzertuetarako sarrera borondatearen truke izango da, eta bertan batutako diru guztia Maravillas gaztetxeko kideei emango diete "jasaten ari diren errepresioaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko".

Hala azaldu dute AGAKOko kideek zerk bultzatuta erabaki duten elkartasun eguna antolatzea:

"Maravillas Gaztetxearen aldeko egitarau mardula prestatu dugu AGAKO eta Maravillas Gaztetxeko kideok. Izan ere, urtarrilaren 8an indar polizialek Iruñeko alde zaharra hartu eta bertako gaztetxea desalojatu zuten. Ikusketa teknikoaren aitzakiapean burutu zuten desalojoa eta hurrengo hiru egunetan auzoa militarizatuta mantendu zuten. Ordutik, ez dira gelditu gazteen aurkako erasoak eta orotara 82 pertsona izan daitezke auzipetuak Maravillas Gaztetxea defendatzeagatik. Horregatik, elkartasun egun txiki bat antolatu dugu otsailaren 9rako. Okupazio delitua bada, gora delinkuentzia!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak