113 lagunek eman dute izena Errege Kabalgatarako

Xabi Gorostidi 2019ko urt. 2a, 15:29

Errege Magoen harrera jendetsua izango da aurten ere. Ehundik gora lagun daude izena emanda, eta oraindik egin ez dutenek, horretarako aukera izango dute bihar etzi: Iturriotz kaleko 43 atarteko dagoen abade-etxera joan beharko dute, 17:30eatik 18:30eara. Azken urteetan bezalaxe, Iturbide egoitzako egoiliarrei harrera egin ostean hasiko da Kabalgata, 19:00etan Zerkaosteta kalean. 

 

Hona hemen Kabalgatako ordutegia:

  • 17:30: Erregeen bisita Iturbide egoitzara, eta opari banaketa.
  • 18:45: Segizioaren irteera Zerkaosteta kalerantz.
  • 19:00: Kabalgataren hasiera, ondorengo ibilbidearekin: Zerkaosteta, Iturbide Egoitza, Garibai Etorbidea, Maalako biribilgunea, Maalako Errebala, Portaloia, Erdiko Kale, eta, azkenik, Herriko Plaza.
  • 19:30: Abesbatzaren kantaldia, Belenean. 
  • 19:45: Haurren harrera erregeei. 
  • 20:00: Amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak