Kaleak betetzen hasi dira Santamas egunaz gozatzeko

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 22a, 10:30

Zapatuan egokitu da aurten Santamas eguna eta arrasatearrez gain, inguruko herrietakoak ere erakarri ditu. 09:00etan etxafuegoak bota dira eta 09:30eko dianak esnatu ditu erdialdean bizi direnak. Dagoeneko prest daude abere, artisau eta barazki azokak, eta egunaz gozatzeko gogotsu, hasi da jendea hurbiltzen.

Egitaraua

• 09:00 Etxafuegoak.
• 09:30 Diana.
• 10:00 Arizmendiarrieta plazan, ganadu eta hegazti feria.
• 10:00 Seber Altuben, fruten, barazkien eta herriko saltokien erakusketa eta lehiaketak.
• 10:30 Jokin Zaitegi plazan eta Biteri etorbidean, artisau langintzen jarduera feria.
• 11:00 San Frantzisko elizan, Belenen erakustaldia.
• 11:30 Iturengo joaldunak.
• 11:30 Herriko Plazan, Arrostaitz taldearen saioa.
• 12:00 Seber Altube plazan, fruta eta barazki lehiaketen sari banaketa.
• 12:10 Herriko Plazan, Arrasateko trikitilarien saioa.
• 12:30 Zaldibarren, herri kirolak.
• 12:50 Herriko Plazan, Lore Gazteak taldearen saioa.
• 13:30 Herriko Plazan, Duguna Iruñeko dantzariek trokeo dantzen erakustaldia.
• 13:45 Herriko Plazan, txerri dantza herrikoia.
• 14:45 Musakolako kiroldegian, herri bazkaria.
• 18:00 Uarkape pilotalekuan, profesional mailako pilota partiduak.
• 19:00 Arbolapetatik Herriko Plazara, Batzen dantza herrikoia.
• 19:30 Herriko Plazan, larrain dantza eta txerri dantza herrikoia.
• 20:00 Herriko Plazan, txerriaren zozketa.
• 20:00 Herriko Plazan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia.
• 23:00 Gaztetxean, DJ Makala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak