Gaur Kulturaten egitekoa den 'Emakumeak jaietan, lotsaren alardea' hitzaldia 19:00etan hasiko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 18a, 11:38

Oihana Etxebarrieta Jaizkibel konpainiarekin, kapitain. (Iturria: Jaizkibel konpainia)

Arrasateko Alternatibak 18:30erako iragarri zuen hitzaldia, baina bat egiten du Udalak egitekoa duen dispertsio politikoaren aurkako adierazpen instituzionalarekin eta hitzaldiaren hasiera ordu erdi atzeratuko dute.

Arrasateko Alternatibak bidalitako oharrak dio: "Arrasateko Udalak dispertsio politikoaren aurkako adierazpen instituzionala eta gure hitzaldia biak egun era ordu berdinean direlako, martitzeneko gure hitzaldia ordu erdi beranduago hastea erabaki dugu. Hau da, 18:30ean beharrean 19:00etan hasiko da. Dispertsiorik ez! Euskal presoak etxera! Emakumeen aurkako diskriminaziorik ez!"

Hitzaldia egingo dute Jaizkibel Konpainiako Oihana Etxebarrietak –EH Bilduko legebiltzarkidea ere dena–, eta Iñigo Goikoetxeak. Abenduaren 18an, martitzena, izango da Kulturaten, 19:00 eta Julia Monjek aurkeztuko du saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak