Orain dela hainbat aste hasitako padel txapelketari bukaera eman zioten atzo. 22 bikotek jardun du nor baino nor gehiago aurten; mutilen kategorian 16k eta mistoetan seik. Finalaren aurretik kontsolazio-finala ere jokatu zuten atzo: Aitor Arrutik eta Jon Bengoak, Aitor Etxaniz eta Ibon Aristimunoren aurka.

Antolatzaileek adierazi dute txapelketa polita izan dela aurtengoa, eta oso gustura agertu dira horrek eman duenarekin.