Adinka banatuta egin dute lasterka; nagusienek bi buelta eman dizkiote plaza inguruari eta gaztetxoenek, ostera, 100 metro egin dituzte. Hori bai, guztiek jardun dute topera, irabazteko ahaleginetan. Eta ahalegin hori eskertzeko, domina ere guztiek jaso dute.