Ume, gazte eta heldu, bete egin da plaza eguerdi partean. Batzuk dantzara gerturatu dira eta beste batzuk sorginak ekarritako gutuna jasotzera. Beste behin Tronkomobilean gerturatu da hori hainbat laguntzailerekin eta nahikoa lan izan du guztiei gutunak banatzen. Santamas egitarauaren barruko ekimena dagoeneko ondo errotuta dago Arrasateko gazteenen artean.