Hona hemen Ibai-arteko lagunek prentsara igorritako oharra:
"Alde batetik, aurreratu zen bezala, erosketak Arrasaten egiten dituzten bezeroen artean 50 Gabonetako otar zozketatuko dira Arrasate Txartelaren, web orriaren eta papertxoen bitartez. Otarre hauen banaketa abenduaren 15ean egingo da arratsaldeko 19.00etatik aurrera Arrasateko Herriko Plaza Nagusian. Ekitaldia girotzeko, ekimena Harresian Zulo kontzertuaz hasiko da, arratsaldeko 19.00etan Udaletxeko Plazan. Kontzertua amaitzerakoan Gabonetako otarren banaketa egingo da, momentuan bertan azken otzara zozketatuko da eta Euskaraldiko kanpainaren barruan zozketatutako 100€-ak emango dira.
Bestalde, abenduaren 15 eta 29an, haur eta gazteek disfrutatzeko animazioa jarriko da Seber Altube Plazan, goizeko 11:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Bertan puzgarriak, Satorrak akabatu, Amildegiko jausia, Super jumping, Bungee, Labirinto eroa eta askoz gehiago aurkituko dira. (Euria egiten badu ekimen hau bertan behera geratuko da). Honez gain, heldu zein txikientzat abenduaren 26 eta 29an Ibai-Artek Txu -txu tren bat jarriko du udalerriko kaleetan barrena ibiliko dena 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Ibilbidea Zerrajerako Erlojuaren eraikin aurrean hasi eta bukatuko da. Eta gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparituko dira bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 78.498 da. Gogoratu baita ere, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema berrira atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula.
Etorri Arrasatera eta gozatu Gabonez, badakizu, Arrasateko dendetan denetik eta guztiontzat!"