Samuele Telari italiarrak irabazi du 'Arrasate Hiria' nazioarteko 26. akordeoi txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 9a, 23:28

Maila handiko lehiaketa izan da aurtengoa; denen artean onena Samuele Telari italiarra izan da. Arrasateko alkate Maria Ubarretxenaren eskutik jaso du saria. Gipuzkoako txapelketako sariak ere gaur banatu dituzte: haurren mailan Gabriel Dominguez, gazteen mailan Sofia Ros eta nagusien mailan Marta Cubas izan dira garaileak.

Gaur iluntzean banatu dituzte Amaia Antzokian Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi lehiaketa sariak eta Gipuzkoako akordeoi lehiaketako sariak.

Nazioarteko lehiaketa

Saridunak izan dira:

  1. Samuele Telari (Italia)
  2. Djordje Davidovic (Serbia)
  3. Bartosz Kolsut (Polonia)

Horrez gain, derrigorrezko obraren interpretazio onenaren saria jaso du Bartosz Kolsutek –derrigorrezko obra Short stories I,II,III izan da, G.Finzi-rena–; eta, lehiakide jatorrenaren saria Nadezhda Reutovak (Rusia).

Gipuzkoako akordeoi lehiaketa

Haurren mailan, saridunak izan dira:

  1. Gabriel Dominguez
  2. Andrea Loureiro
  3. Ariadna Sofia Escribano

Gazteen mailan, saridunak izan dira:

  1. Sofia Ros
  2. Ainhoa Quintana
  3. Alejandro Arbues

Nagusien mailan, saridunak izan dira:

  1. Marta Cubas
  2. (hutsik geratu da)
  3. Juan Miguel Gonzalez
  4. Ana Gonzalez

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak