Gipuzkoako akordeoi jaialdiari Nazioarteko lehiaketak hartuko dio lekukoa gaur

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko abe. 9a, 11:56

Amaia Antzokia bete egin zen atzo arratsaldean Gipuzkoako akordeoi jaialdiaz gozatzeko. Hainbat lekutatik etorritako akordeoi ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoak erakutsi zituzten. Gaur, aldiz, Gipuzkoako akordeoi lehiaketa eta Arrasate Hiria nazioarteko akordeoi lehiaketak jokatuko dituzte.

Hezkuntza eta promozio izaera duen 31. Gipuzkoako akordeoi jaialdia egin zuten atzo arratsaldean Amaia Antzokian. Hainbat kontserbatorioetako eta musika eskoletako ikasleak izan ziren antzokiko taula gainean. Eskolan eta etxean praktikatzen dutena "ikusleen aurrean eskaintzeko aukera ona" izaten da Arrasateko jaialdia. Bada, atzokoan gustura geratu ziren bai ikasleak eta baita gurasoak ere. "Maila ona" egon zela adierazi zuten ekitaldiaren amaieran.

Bakarlariei, ganbera musika taldeei eta talde handiei irekitako jaialdia izaten da. Horren araberan egiten dute sailkapena.

Hamaika maila

Hauspoz elkarteko Aitor Furundarenak aurkeztu zuen ekitaldia. Sariak ere banatu zituzten: brontzezko dominak, zilarrezko dominak eta urrezko dominak. Hastapena A, B eta C mailak; A, B, C eta D kategoriak; Ganbara musika1, 2 eta 3; eta, talde handiak. Horiek izan ziren hamaika mailak.

Oinarrizko pedagogiaren osagarri

Musika eskoletako oinarrizko pedagogiaren osagarri da jaialdia. Kantu ezagunak, herrikoiak eta klasikoak, denetarik entzuteko aukera egon zen. Kataluniatik etorritako gaztetxo batek, esaterako, Doraemon abestia jo zuen, eta ikusleak hunkitu zituen.

Nazioarteko lehiaketa eta Gipuzkoako lehiaketa

39. Gipuzkoako akordeoi lehiaketa jokatuko dute gaur: 9:00etan gazteek eta 15:00etan nagusiek Kulturaten, eta 9:30ean haurrek Arizmendi ikastolan. Azken ekitaldia eta sari banaketa 20:00etan izango da Amaia Antzokian.

Arrasate Hiria Nazioarteko 26. akordeoi lehiaketa, aldiz, Amaia antzokian jokatuko dute goiz eta arratsalde. Sari banaketa ekitaldia 20:00etan izango da, Amaian.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak