Musika eskoletako oinarrizko pedagogiaren osagarri da jaialdia. Kantu ezagunak, herrikoiak eta klasikoak, denetarik entzuteko aukera egon zen atzo arratsaldean. Hauspoz elkarteko Aitor Furundarenak aurkeztu zuen ekitaldia. Sariak ere banatu zituzten: brontzezko dominak, zilarrezko dominak eta urrezko dominak. Hastapena A, B eta C mailak; A, B, C eta D kategoriak; Ganbara musika1, 2 eta 3; eta, talde handiak. Horiek izan ziren hamaika mailak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.