Bi doako wi-fi gune berri izango ditu Arrasatek

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 15a, 11:11

Orain arte, hiru gune zeuden herrian erabilgarri –Arimazubi, Laubide eta Biteri–, eta orain, beste bi gehiago jarriko ditu Victor Fuentes buru duen Teknologia Berrien batzordeak: udal kiroldegia eta Euskararen plaza. 16.932,95 euroko aurrekontua izango du esku hartzeak, eta ahalik eta azkarren egingo dute.

16.932,95 euroko aurrekontua izango du esku hartzeak, eta ahalik eta azkarren egingo dute. Hala azaldu du Fuentesek egitasmoaren helburua zein den: "Arrasateko espazio publiko jendetsu hauetatik igarotzen diren herritarrentzako zein bisitarientzako wifi-konexioa eskaintzea". Amaitzeko, Fuentesek azpimarratu du bere saila "egiten ari den esfortzua Arrasate teknologia berrietara egokitutako udalerria izan dadin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak