Ikurrina jartzeaz gain, Udaletxean plaka bat jartzea ere adostu dute espainiar banderaren "inposaketa salatzeko". Ez dute plaka horretako testua zein den definitu eta herritarren esku utzi dute. Hala, urriaren 15etik 26era aukera izango dute herritarrek, BAZera joan eta euren esaldi proposamenak egiteko.