2018/10/12 19:00

Antzerkia

Euskaraldia umoretik jorratzen duen antzerkia

Euskaraldia umoretik jorratzen duen antzerkia
Kulturate, Arrasate

ttak! izenburupean, Beatriz Egizabal aktore eta klownak Euskaraldiara gerturatuko gaitu, umorea ardatz duen bakarrizketan. Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia. Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak