Emakumeentzako saioak martitzenetan egingo dituzte Ekin-en egoitzan –10:00etatik 11:00etara– eta saioa mistoak, aldiz, egubakoitzetan Etxaluzen.
Hona hemen Ekin Emakumeak elkartetik igorri duten oharra:
"2014. urtean hasi ginen Ekinen, Udalarekin elkarlanean, Topaguneak sortutako Auzoko proiektua gauzatzen. Ez legoke gaizki Auzoko Proiektuko egitasmoaren aurkezpen labur bat egitea, batzuei ezaguna egingo zaizue, beste batzuk zurrumurruren bat entzuna izango duzue eta gehienek, akaso, hori ere ez.
Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barnebiltzen dituen egitasmoa da. Aniztasuna du oinarri, Euskal Herrian eta Arrasaten dagoen errealitateaz jabetuz, herritarren arteko elkar ezagutzarako une, gune eta aukerak sortuz. Aniztasuna aitortuz, euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza gisa erabiltzeko proposamena, praktikara eramaten duen egitasmoa da , alegia. Egun dugun elebitasuna gainditu eta euskara guztien arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza izateko, harremanak bultzatu behar ditugu, ezberdinen arteko harremanak, hain zuzen ere.
Euskara pertsona orori eskaini behar zaio eta, era berean, lehen hurbiltze hori erraztu ; auzoan, kalean, egunerokotasunean … Hau da; herrian eta herritarren artean, lortu nahi dugun bizikidetzarako euskara baliatuz. Hau honela, ikasturte berri honetan hasiko dugun Auzoko Proiektuan, leku bat gorde dugu, euskalduna zaren horrentzat, euskararen normalizazioaz amesten duen horrentzat, ZURETZAT.
Izan ausart, eman pausoa, zatoz, egin zaitez AUZOTAR gure Proiektuan!!!! Herritar orok dugu hemen lekua !!!! Elkar ezagutu gaitezen, elkar uler gaitezen, AUZOKOn dugu parada !!!!
OHARRA: Saioak urrian hasiko dira, beraz, informazio gehiago eta zehatzagoa nahi izanez gero
zatoz EKIN Emakumeak Elkartera (Pablo Uranga 4, behea) edo deitu 943 79 83 70 edo 651 70 79 36 zenbakietara. Plazer bat izango da zurekin geure proiektua partekatzea".