Bi gurpilen gainean, trenaren misterioak ezagutzera

Xabi Gorostidi 2018ko ira. 23a, 11:44

Mugikortasun asteari amaiera borobila emateko 100 lagun batu dira gaur Seber Altuben. Bizikletak, maillotak eta kaskoak hartuta, ibilbide gidatu bat egin dute Vasco-Navarro trenaren nondik norakoak ezagutzeko. Historia eta kirola eguraldi onarekin nahasteko aukera paregabea, beraz. 

Ibilaldi polita antolatu dute Udaleko Ingurumen eta Turismo teknikariek elkarlanean. Seber Altuben batu ostean, Otalorako bidea hartu eta Takoloraino joan dira. Hortik, Uribesalgo lantegia zegoen tokiraino,  eta bertan lehen geldialdi didaktikoa egin dute, trena Arrasatera duela 100 urte heldu zela aipatzeko, besteak beste.

Handik Debagoieneko Ospitale alboan dagoen geltoki zaharrera abiatu dira, beste azalpen didaktiko bat entzuteko. Hortik San Prudentziorako bidea hartu dute, bidegorria jarraituz, eta ostean Monterronen amaitu dute historiaz beteriko txangoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak