Txatxilipurdiko langileek koordinatu dituzte salmentak, eta pozik azaldu dira salmentek eduki duten erritmoarekin. "Goiza ondo doa. Gehienbat bizikletak saldu ditugu, nagusientzako eta baita haurrentzako ere. Aurten hiru bilketa egun jarri ditugu, eta guztira 199 objektu batu ditugu".
Azoka Plaza kanpoaldean euren postutxoa jarri dute Lizarralde Kirolak-eko lagunek, eta bertan ere jende uagri aritu da maukak kuxkuxeatzen.