LadyRed Management-ek zuzendutako programa Monterronen izango da, eta 12 urtetik 25 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago.
Arrasaten ez ezik, Eibarren, Zumarragan, Azpeitian, Zarautzen, Donostian, Irunen eta Hondarribian egingo da. Formatuari dagokionez, antzerakoa izango da herri guztietan: doako masterclass pedagogiko bat, herriko kantari bat, nazio mailako edo nazioarteko artista baten emanaldia, DJa eta Photocalla egongo da.
Honako hau da Gipuzkoan Gazte programaren egitaraua:
17.30tan doako graffiti tailerra: Grafitiaren teknikak ikasteko tailerra.
19:30tan Wave banda: Bergarako lau gaztek 2016an sortutako taldea. Musika-estilo desberdinak landu dituzte, beren post-punk estiloko abestiak konposatu arte.
20:30tan Shintoma: Hip hop eta Rap ikuskizuna.
21:30 DJ Artie Escolar: DJ emanaldia.
Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezek azaldu duenez, “helburu nagusia da kultur programazioa eskaintzea nerabe eta gazteei, ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz”.