Ttakun taldea 25. urteurreneko ospakizunetan murgilduta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko uzt. 2a, 16:28
2016an egin zuten Txalaparta Egunean Arrasateko Ttakun taldeko kideak.

1993an sortu zuten Ttakun taldea Arrasaten, herrian txalapartarekiko zegoen interesari erantzuteko; 25 urte geroago, taldea osasuntsu dago, eta herritarrekin urteurrena ospatzeko, askotariko ekitaldiekin osatutako egitarau zabala prestatu dute datozen egunetarako.

Bi urtean behin egiten duten Txalaparta Eguna antolatu dute datorren zapaturako, uztailak 7. Herriko txalapartarien doinuez gainera, Aramaioko, Aretxabaletako eta Zumarragako txalaparta taldeetako kideenak entzuteko aukera ere izango da herriko txoko ezberdinetan, 18:00etan hasita; 20:00etan, berriz, Iruñeko Hutsun taldeak emanaldia egingo du Herriko Plazan. Hala ere, adituak edo arituak ez direnek ere izango dute egurrezko oholari soinua ateratzeko aukera ere: 11:30etan hasita, saio libreak izango dira-eta Herriko Plazan.

Herri-bazkaria egingo dute 14:30etan Udalpe elkartean –txartelak 17 eurotan salduko dituzte egunotan egingo dituzten hitzaldietan–.

Erakusketa eta hitzaldiak ere bai

Lorentzo Altube arrasatearra zenak euskal musika tresnen bilduma polita zuen etxean, gerora Eskoriatzako Ibarraundi museora eraman zutena, eta bihar, martitzena hasi eta eguena bitartean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da mostra bat ikusgai.

Txalapartaren inguruan gauza berriak ikasteko asmoarekin bi hitzaldi ere antolatu dituzte Ttakun taldekoek: bihar, martitzena, txalapartak nola egiten diren azalduko du Jotzen Perkusioak elkarteko kideak, 18:30ean Jokin Zaitegi gelan hasiko duen berbaldian. Etzi, eguaztenean, berriz, Zurartean txalaparta elkarteko kide Sergio Lamuedrak, Txalapartaren idazkera eta adibideak berbaldia eskainiko du toki eta ordu berean.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak