Dagoeneko jakina da Monterron parkea herrira zabaltzeko ideia lehiaketan onartu dituzten hamaika proposamenen zerrenda. Proposamenak erakusgai dauden bitartean, arrasatearrek gustukoen dutenaren alde bozkatzeko aukera izango dute. Herritarrek bozkatutakoa loteslea izango ez den arren, epaimahaiak aintzat hartuko ditu bozkak, epaia ematerakoan.
Honakoak dira hamaika proposamenak:
- Lurruna 1247
- Bihurgune 1545
- Begiraleku 2316
- Ibilbide 2018
- Uhina 2018
- Pasear 0227
- Townscape 2018
- Sustraiak 2018
- Parentesis 0132
- Erroak 1218
- Berdetuz 2018
Arrasatearren iritziaz gain, epaimahaiak kontuan hartuko du proposamenaren bideragarritasun ekonomiko-teknikoa, inguruarekin bat egiteko duen gaitasuna, irisgarritasun maila edota parkearen egungo erabilerarekin duen bateragarritasuna –aietako karpak, txosnak…–. Horrez gain, 100 plazako lurpeko aparkalekuaren bateragarritasuna ere hartuko du kontuan.
Irabazlea eta sariak
Ideia lehiaketaren lehen fase hau bukatzean –herritarren iritzia ezagutzeko fasea– epaimahaiak bigarren faseari ekingo dio. Lehenik bost finalista aukeratuko ditu, aipatutako irizpideen arabera eta, ondoren, bost finalista horien artean aukeratuko du irabazlea.
Irabazleak 10.000 euroko saria eskuratuko du; bigarren saria 5.000 eurokoa izango da eta hirugarrena, berriz, 1.000 eurokoa.
Epaimahaia
Epaimahaiko lehendakaria:
- Juan Antonio Urdangarin Alustiza (Arrasateko Udala)
Epaimahaikideak:
- Amaia Iriondo Alberdi (Arrasateko Udaleko arkitektoa)
- Goretti Fariñas Egaña (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika saila)
- Claudia Pennese (Euskal Herriko Arkitektoen elkargoa)
- Ricardo Luis Urretxo Garcia (Euskadiko Ubide, Portu eta Bideetako
- Ingeniarien Elkargoa)
- Iñaki Viñuela Galarraga (Espainiako Paisajisten Elkartea.)
- Juan José Arrizabalaga Echeverría (EHUko Hirigintza teknikaria)
- Aitxiber Zallo Camara (EHUko Mugikortasun teknikaria)
- Elisabeth Urrutia Bea (Mondragon Unibertsitatea. Hiri paisaia teknikaria)
Epaimahaiko idazkaria:
- Eñaut Azkoaga Ugalde (Arrasateko Udala).