Gurutz Aginagalde atezain profesionala izan da lehena hitz egiten. Elite mailako eskubaloia izan duzu hizpide, baina nabarmendu du harrobiko lana oso garrantzitsua dela. Gero, Rakel Varela harrobiko lanean zentratu da bereziki eta epaile lanetan 25 urteko esperientzia duen Juanjo Gudek aldarrikatu du epailearen lana oso zaila izaten dela; gaineratu du, besteak beste, ikusleek ez dutela baloratzen epaileen lana noraino den zaila.
Herrero: "Elite mailan ez da dena polita"
Bukatzeko, Ane Herrero arrasatearrak harrobiko zein elite mailako eskubaloia izan du hizpide. "Denek uste dute elite mailako eskubaloian dena dela polita, baina ez da horrela. Presio handia dago, frustazioa ere bai, eta talde barruan sanoak ez diren konpetentzia ereduak daude. Uste dut harrobitik landu beharrekoa dela sentimenduen arloa edo arlo emozionala".