Bidein enpresak bost hilabeteko epea izango du azken proiektua aurkezteko. Besteak beste, Zigorrola eta San Andres auzoak lotuko dituen bidegorria egitea eta Grupo San Juango aparkalekuak egoiliarrentzat izatea aurreikusten ditu proiektuak.
Udalak Etxaluze-Maala Ekobulebarraren proiektua idazteko kontratazio prozedura martxan jarri zuen otsailaren 27an, 45.000 euroko aurrekontuarekin –BEZa barne–. Berriki, tokiko gobernu batzarrean onartu dute Etxaluze-Maala Ekobulebar proiektuaren idazketa Bidein SL enpresari esleitzea, 36.179 euroren truke –BEZa barne–, lizitatutako preziotik %20 behera.
Bidein enpresak bost hilabeteko epea izango du azken proiektua aurkezteko. Besteak beste, Zigorrola eta San Andres auzoak lotuko dituen bidegorria egitea eta Grupo San Juango aparkalekuak egoiliarrentzat izatea aurreikusten ditu proiektuak.
2017 aza 02 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.