Mondragonek bere erantzukizuna baztertu du Fagor Etxetresnen eta Edesaren krisian

Miren Arregi Amasorrain 2018ko mai. 3a, 16:57

Astelehenean hasiko da Bergarako Auzitegian Ordainduko eta Eskuratuko kideek Mondragonen kontra ipinitako demandaren epaiketa. Mondragon Korporazioak, egozten dioten horren erantzukizunik ez duela berretsi du ohar bidez.

Mondragonek dio, ez dela bazkide demandatzaileen inbertsioen erantzule, "konkurtsoaren prozeduran zehaztu zen bezala": "Eskuratu eta Ordaindu elkarteek porrot egin zuten konkurtsoaren prozeduran Mondragoni erantzukizuna leporatu nahi izan ziotenean, prozesu hartan Mondragonen edonolako erantzukizuna baztertu zelako demanda jartzaileek euren demandan adierazitako gertaerei dagokienez.

Taldeak dio, bazkide eta jabe ziren heinean, demandatzaileek "osorik" zekizkitela beraien kooperatiben erabaki eta arrisku enpresarialak. Hala, baztertu egiten du bi enpresen krisian inolako erantzukizunik edukitzea.

Azpimarratu dute, Mondragon ez dela enpresa holding bat, non enpresa nagusiak kooperatiba guztien gaineko kontrola egiten duen, baizik eta dela, hainbat kooperatiba autonomo eta burujaberen elkarte bat.  "Garrantzitsua da aurrekoa ulertzea, ikusteko erantzukizuna Fagor Etxetresnak/Edesarena baino ez dela".

Mondragonek nabarmendu du ez duela zentzurik "Mondragoni erreklamatzeak bazkide inbertitzaileek indibidualki euren kooperatibari egindako ekarpenak itzultzeko, Mondragon eta beren kooperatibak izanik konkurtsoan sartutako sozietateen hartzekodun nagusia eta beraz, kaltetu nagusiak".

Bukatzeko, kooperatiben konpromiso erabatekoa nabarmendu du Fagor Etxetresnen eta Edesaren krisiak eragindako langileei enplegua bilatzeko irtenbideak emateko bidean. "Mondragonek kudeaketa horretan jokatutako rol aktiboak ahalbidetu du eragindako

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak