40 urte bete ditu Arrasate Eskubaloi Taldeak. 1978an sortu zenetik, lehen aldiz jokatuko du Lehen Nazional Mailara igotzeko fasea etxean, Arrasaten, Iturripen, hilaren 11tik 13ra. Denboraldiko unerik erabakigarriena etxeko zaleekin disfrutatu gura dute. "Hein handi batean, zaleengatik ekarri dugu igoera fasea Arrasatera. Aurre-fasean Iturripeko harmailetan egon zen giroa eta babesak indarra eman digu", esan du Josu Herrero jokalariak. Zaleak saritzeko, eta eskubaloiari bultzada emateko. Arrasaten eskubaloia badagoela erakusteko.
Kopa txapelketan
Eta zale horiei sari biribila emateko –alegia, igoera lortu ahal izateko–, buru-belarri dihardute lanean, kopa txapelketan. "Denboraldian zehar minutu gutxi jokatu dutenei aukerak emateko eta bigarren taldeko jokalariak gure dinamikan sartzen joateko". Kopako partiduak aste bukaeran eta astegunetan jokatuko dituzte. "Tentsioan mantentzeko modu bikaina da hori. Entrenamenduak eta partiduak", dio Herrerok. Baina aitortzen du oraindik ez dutela igoeran pentsatu. "Lauko finalera helduta, aukerak hor daude. Baina oraindik ez dugu horretan pentsatu. Orain, oraingoak".
Beste faseak
Bi denboraldi egin zituen Ford Mugarrik Lehen Nazional Mailan: 2013-14 eta 2014-15. Santoñan (Kantabria) lortu zuen txartela. Hirugarrenean. Aurretik, 2010- 11 denboraldian Montcada i Rexacen (Bartzelona) egon ziren, eta 2011-12an Gijonen eta Elxen. Azken igoera fasean, 2015-16an, Alcasserren (Valentzia) lehiatu Ford Mugarriko kideak