Arrasatera dator Opus 4, mende erdia ospatzera

Eneko Azurmendi 2018ko api. 14a, 09:11

Opus 4 laukote argentinarrak eta Goikobalu abesbatzak elkarrekin eskainiko dute kontzertua gaur, zapatua, 20:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian; Udaberriko Musikaldiaren hamalaugarren edizioari hasiera emango dion kontzertua izango da.

Gaur abiatuko da Udaberriko Musikaldia –ikus 40. orria–. Eta kontzertu interesgarria izango da lehena. Izan ere, Argentinako eta kontinente amerikarreko musika folklorikoa eskaintzen duen Opus 4 laukoteak Goikobalu abesbatzarekin partekatuko du oholtza. "Hasteko, hainbat abesti kantatuko dituzte eurek bakarrik; ondoren, Goikobaluk hartuko du lekukoa; eta bukatzeko, kreole-meza abestuko dugu elkarrekin", kontatu du Goikobaluko presidente Juan Antonio Barriocanalek.

Duela bi urte ere hartu zuten parte argentinarrek Udaberriko Musikaldian, Txorbela otxotearekin batera, eta, aurten Europan bira egiten ari direla aprobetxatuta, Arrasaten geldialdia egiteko nahia erakutsi dute. "Erretiroa hartzeko asmotan ari direla eta, Europan bira egiten ari dira, eta geldialdietako bat Arrasaten egitea zen euren nahia", dio Barriocanalek.

50 urte

Aurten 50 urte bete ditu laukote argentinarrak. 7.800 emanaldi baino gehiago egin ditu 500 hiri eta herritan eta 38 herrialdetan. Horrez gain, sari ugari jaso ditu bere produkzio diskografikoarengatik eta ibilbide zabalagatik. 22 disko publikatu dituzte euren ibilbidean. Lantzen duten musikari dagokionez, laukotearen errepertorioan sartzen dira, batez ere, herri musikaren interpretazioa eta kontinente amerikar osoko folklore interpretazioa: tangoa, beltz espiritualenak, eta abar.

Goikobalu abesbatza

Gaur egun, Goikobalu abesbatza 18 eta 76 urte arteko 65 bat abeslarik osatzen dute, Iñaki Maidaganen zuzendaritzapean. Urtean zehar hainbat kontzertu eskaini dituzte eta biharko emanaldiari begira "gogotsu" azaldu dira.

Erlazionatuak

Abesbatzak protagonista Udaberriko Musikaldian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018 api 13 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak