Mendizabal 2013an atxilotu zuten, eta zazpi urteko zigorra jarri zioten ETAko kide izatea egotzita. Beste bost lagun atxilotu zituzten orduan, Frantzian, Mendizabalekin batera. Horien artean Kepa Arkauz arrasatearra. ETAko aparatu logistikoko kide izatea egotzi zieten Mendizabali eta Arkauzi.
Urtarrilean, Frantziako Gobernuak jakinarazi zuen euskal presoak gerturatzen hasiko zela, eta Mendizabal izan zen Emmanuel Macronen gobernuak Mont-de-Marsanera hurbildu dituen presoetako bat. Otsailean aldatu zuten kartzelaz.