Kepa Arkauz preso arrasatearra aske geratu da

Xabi Gorostidi 2017ko ira. 22a, 09:51

2013ko maiatzean atxilotu zuten, ETAko aparatu logistikoko kide izatea leporatuta, eta lau urte egin ditu Frantziako kartzeletan, epaitua izan gabe. Duela hiru aste epaitu zuten, Parisen, Julen Mendizabal eta beste lau presorekin batera, eta atzo aske geratu zen. Gaur goizaldean heldu da Arrasatera, eta 19:30ean ongietorria egingo diote Seber Altube plazan.

Bart irten zen Meauxeko espetxetik. Aurretik Villepinteko espetxean egon zen, gainontzeko presoengatik bakartuta. Irailean egindako epaiketan sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Aurretik lau eginda zituen, eta beste bi geratzen zitzaizkion, baina atzo aske geratu zen. Arrasateko Sortuk jakinarazi duenez "baldintza batzuen pean" geratu da aske.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak