Hemen EH Bilduren oharra, bere osotasunean:
"Arrasateko EH Bilduk uste du pintadak ez direla bandera espainiarraren inposaketa salatzeko bidea. Gutxiago alderdi politikoak zuzenean aipatuz. Ulertzen dugu herritarren egonezina gaiaren inguruan eta uste dugu konponbide politikoa behar dela: Espainiaren inposaketen aurkako salaketa irmoa eta ikurrina lehenestea. Duela egun batzuk luzatu genuen proposamena eta ez dugu erantzunik jaso. Uste dugu hori dela bidea, hitz egin eta ekinbide politikoa hartzea".