Hona hemen Udal gobernuak komunikabideetara bidalitako oharra bere osotasunean:
"Gaur goizean udaletxeko paretetan agertu diren pintaketen aurrean, Udal Gobernuak pintada horiek guztiak salatu eta gaitzesten ditugu beste behin, horrelako ekintzek ez baitute lekurik egungo gizartean.
Udala ahalegin berezia egiten ari da Arrasateko ondarea eta hirigintza balioan jartzeko eta horien erakargarritasuna bistarazteko. Ahalegin hori, ordea, ezerezean geratzen da herriko eremu ezberdinetan behin eta berriz pintaketak agertzen direnean, guztiona den ondarea hondatzen jarraitzen denean, ondarea hondatzen jarraitzen denean, alegia.
Hori dela eta publikoki udalbatza osatzen duten gainerako alderdi publikoei dei egiten diegu beste behin guztiona den ondarearekiko eta espazio publikoarekiko errespetua, erantzukizuna eta kontzientzia sustatzen laguntzeko".