Ekonomia solidarioan oinarritutako ikastaroa egiten ari dira Latinoamerikako 16 lagun Mondragon Unibertsitatean. Bolivia, Kolonbia, Peru, Ekuador, El Salvador, Mexiko, Paraguai eta Nikaraguakoak dira eta urtarriletik daude Debagoienean. Gaur Goiena Komunikazio Taldea barrutik ezagutzeko aukera izan dute; telebista, erredakzioa eta irratia ezagutu dituzte, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.