Kiroldegi berria diseinatzeko beste herri batzuetako ereduak hartzen

Xabi Gorostidi 2018ko mar. 13a, 18:03

Udal gobernua lanean ari da 40 urte bete dituen kiroldegia hobetzeko. 2018ko Udal aurrekontuetan etorkizuneko kiroldegia diseinatzeko partida bat dago aurreikusita, eta jada hasi dituzte herriko kirol taldeekin kontaktuak ere. Horrez gain, Tolosako eta Beasaineko kiroldegiak ere bisitatu dituzte, nolakoak diren eta nola funtzionatzen duten ikusteko. 

Donostiako Ezketa enpresa adituak izango du etorkizuneko kiroldegiaren aurreproiektua idazteko ardura. 14.447.400 euroko kostua izango du –BEZ barne–, eta herriko kirol eragileen ekarpenen gainean idatziko dute. 

"Udal gobernuak ezinbestekotzat jo du herriko kirol arloko aditu zein ordezkarien iritzi, proposamen edota iradokizunak gertutik ezagutu eta jasotzea. Bide horretan, otsailetik hona, hainbat bilera egin ditu dagoeneko Arrasateko kirol elkarte, Leintz Eskola Kirola (LEK), kiroldegiko udal langile zein kirol zerbitzuak eskaintzen dituzten E-Goitek- eko teknikariekin. Horrez gain, aintzat hartu ditu Kirolaren Plan Estrategikoa osatzeko kiroldegiko erabiltzaileei egindako galdeketen emaitzak, proposamenak zein ekarpenak".

Behin aurreproiektua eginda, parte-hartze prozesu bat egitea da Udal gobernuaren asmoa, herritarren ekarpenekin aurreproiektua osatzeko.

"Udal gobernuaren helburua da etorkizunera begira kiroldegi berria eraiki eta arrasatearrei kirol arloan aukera berriak eskaintzea. Horretarako lehen urratsa da, hain zuzen, aurre-proiektuaren idazketa eta, behin hori osatuta, parte-hartze prozesu bat abian jartzea da gobernuaren asmo eta xedea, horrela, herritar guztien artean Arrasateko kirol instalazioen nondik-norakoak definitzeko. Behin-betiko proiektuak kontuan izango ditu, beraz, herritar ororen ekarpenak eta aldi berean, proiektu horren baitan jasoak geldituko dira Musakola, Antoña, Iturripe eta Uarkapeko instalazioen beharrak, esan bezala, kiroldegi berriak, erabiltzaileen behar eta eskaerei erantzun diezaien. “Ilusioz beterik heltzen diogu kiroldegi  berriaren proiektu honi, etorkizuneko Arrasate eraikitzeko bidean funtsezko giltzarria delako eta, edonolako alderdikerien gainetik, Arrasate eta arrasatearren behar zein eskaerei erantzutea duelako helburu”,

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak