Liburuxka ezagutaraztea nahi du Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek, eta hori da gaur goizeko ekitaldian egin nahi izan dutena. Ondoren, talde argazki bat ere atera dute, eta hori baliatu nahi izan dute martxoaren 24rako deituta dagoen manifestazio nazionalerako deia egiteko. Iruñean izango da hori. "Egunerokoan euskaraz modu librean eta inolako mugarik gabe aritu ahal izango da manifestazio horretan aldarrikatuko duguna", dio Etxebarriak.
Jai-zale tabernan egin dute bazkaria, "familia giroan eta gertukoek". Elkarteko zenbait kide ohi ere izan dira bazkarian.
Eguna bukatzeko, trikipoteoa egingo dute, eta ondoren, DJ Calf musikariak emanaldia eskainiko du Jai-zalen, 23:00etan.