Agiriano eta Agirre Antequerara -Malaga- joango dira estatu mailako luzera saltoko jubenil mailan lehiatzeko.
Saltoak alde batera utzita, bestelako frogetan ere fin aritu ziren arrasatearrak. 60 metrotan Aitor Urangak bosgarren postua eskuratu zuen 7,50 segundorekin; besteek ez zuten finalera sailkatzea lortu. Honako emaitzok lortu zituzten: Iker Menor 7,54 segundo; Ander Otero 7, 58; Ander Hierro 7,70; Unai Sageras 7,80 eta Alain Egia 8 segundo. Emakumezkoetan Iria Fernandezek 8,60 segundoko marka egin zuen.
Bestalde, 1.500 metroko lasterketan Lander Agirregomezkortak 4 minutu eta 43 segundo behar izan zituen.