Calbanok urrezko domina lortu du 200 metrotan, 22,51 segundoko denbora eginda, eta zilarrezkoa 60 metrotan, 7,18 segundo eginda. Hain zuzen proba horretan txapelduna Fernandez arrasatearra izan da 6,98 segundorekin (argazkian biak podiumean).
Calbanok Bergarako Xabi Azkargortaren izena zeraman kamisetarekin jaso zuen domina eta hari eskaini zion 200 metrotan lortutako urrea (argazkian, hirugarren egin zuen Mikel Dolararekin).