Esku hartze honen helburu nagusia da, gaur egungo lurzoru zahartua irristagaitzagoa den batengatik ordezkatzea. Hala ere, horrez gain, ura eta saneamendua bezalako zerbitzu sareak ere berrituko dira.
Garibaiko espaloia konpontzeko lanak, esleipen prozeduran ezarritakoaren azpitik esleitu dira. Bertan 226.406 euroko aurrekontua ezarri zen, eta %16 merkeago esleitu zaizkio lanak Artzamendi S.A. enpresari.
Arbolapetako arkua
Garibaiko lanak, Arbolapetako arkua konpondu ostean hasi dira. Hau da arkuak etorkizunean izango duen itxura, konponketa-lanak egin ostean.