Ikastaroan basoaren kudeaketarako oinarrizko jakintzak jasoko dira; besteak beste, zer den basoa, basoko gaixotasunak, egurraren egungo egoera, etab. Honen helburua, basoetan jabetzak dituztenei orientazioa ematea izango da, egun basogintzan dauden aldaketetara egokituz.
Hitzaldiak otsailaren 28an -euskaraz- eta martxoaren 1ean -gaztelaniaz- egingo dira. Biak Kulturaten izango dira, 15.30etik aurrera areto nagusian.
Martxoaren 2an Gutik Zura dokumentala eskainiko da; honen helburua da sozializatzea basoaren, egurraren eta euskal gizartearen artean egon diren, dauden eta egongo diren harremanak. Azkenik, martxoaren 3an, zapatuan, mendi irteera bat egingo da.
Jardunaldiak doan izango dira baina aurrez izena eman behar da, partaide kopurua mugatua baita. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko:
Fraisoro Eskola: 943692166