Arrasateko Udala
Adierazpen instituzionala, Holokaustoaren Biktimak Gogoan nazioarteko egunari buruz
2005eko azaroan Nazio Batuen Erakundearen batzar nagusiak deklaratu zuenetik urtarrilaren 27a, 1945ean egun hartan askatu baitzuten Polonian Auschwitz-eko eremua, Holokaustoaren biktimak gogoan Nazioarteko Eguna, herrialde askotan omenaldi ekintzak egiten dituzte erakundeen presentziarekin, naziek antolatutako jazarpenaren eta sarraskiaren eraginez izandako biktimen eta hainbat kolektiboren ordezkariekin.
Zer horretan, urtarrilaren 27an gogora ekartzen ditugu biktimak eta Europako historiaren gertaera izugarri haren salaketa ekintzak, non nazismoak sistematikoki eta aurrez pentsaturik deuseztatu zituen 6 milioitik gora judutar, baita ere, ehunka mila pertsona, jazarri zituztenak arrazagatik, haien jatorri etnikoarengatik, erlijioagatik, gizarte klaseagatik, ideia politikoengatik edo sexu orientazioagatik.
150 euskaldun inguru, andre eta gizon, deportatu zituzten nazien deuseztatze eremuetara 1940 eta 1945 artean. Atzerriratu ziren Frantzian, gerra zibiletik eta diktadura frankistatik ihesi. Faxismoaren kontra galdu eta gero, atzerriratuta Frantzian, berriro aurre egin zieten Bigarren Mundu Gerran; orduan aurre egin zioten nazismoari, zeinak atxilotu eta deportatu zituen deuseztatze eremuetara.
Eskuin muturraren diskurtsoak eta politikak gora egin duten honetan, gainera isla dutenak gizartean eraso faxistetan Europa osoan, zeinetan zoritxarrez estatu bat bera ere ez den libratzen, are eta inportanteagoa da ez ahaztea, eta azpimarratzea zer etorri dakigukeen gorrotoaren diskurtsoa, diskurtso xenofoboak eta diskriminatzaileak onartuz gero eta ezer egin ezean. Gogora ekarri behar da nazismoaren eta faxismoaren mamuak ez zirela sortu ezerezetik ustekabean; haiek sortu ziren eskuin muturrak gora egin zuelako apurka-apurka. Hortaz, herri guztiek, demokratikotzat joz gero bere burua, aurre egin behar diete halako diskurtsoei eta politikei, Holokaustoa moduko krimen izugarri haiek ez errepikatzeko berriro, eta erakundeetatik eta kaletik aurre egiteko oraingo eraso xenofoboei, gorroto diskurtsoei eta faxismoaren goraipamenei.
Euskal erakunde guztiek konpromisoa hartuta dute memoria demokratikoaren alde, justizia lortzearen alde eta biktimen erreparazioaren alde, eta horregatik aurrera egin behar dugu biktima horien alde, bi arlotan errepresaliatuak, demokraziarekin eta askatasunarekin izan zuten konpromisoarengatik leku inportantea eduki behar baitute memoria kolektiboan.
Erakunde publikoek egin dituzte omenaldi gutxi batzuk, hala nola Eusko Jaurlaritzak egina 2006ko maiatzean Gurs-ko eremuan giltzapetutako euskaldunei, edo 2011n ere Gurs-en, non jarri ziren zutabe bi, eremu hartan giltzapetutako euskaldunen memoria omentzeko. Gizarte zibilak ere ekitaldiak antolatu ditu, eta eginkizun nabarmena bete du memoriaren alde egindako ekintzetan.
Kontuan hartuta inportantea dela beste pausu bat ematea kontzentrazio eremuetara deportatu zituzten haiek gogora ekartzeko:
Adierazpen instituzional hau aurkezten dugu:
1.- Talde politiko guztiok, ordezkaritza dugunok Arrasateko Udalean, urtarrilaren 27an Holokaustoa gogoan eta Gizateriaren aurkako Krimenen Prebentzioaren Nazioarteko Eguna dela-eta, omendu gura ditugu nazien eta faxisten jazarpena pairatu zuten pertsona guztiak, deportatu zituztenak kontzentrazio eremuetara.
2.- Talde politiko guztiok, ordezkaritza dugunok Arrasateko Udalean, adierazi gura dugu haien aitortza, eta gogoan eduki nahi ditugu borrokatu zutelako nazismoaren eta faxismoaren aurka, eta askatasunaren alde, gure memoria historiakoaren ezinbestekoak baitira.
Sinatua:
IRABAZI
BALEIKE
PSE-EE
EH BILDU
EAJ/PNV