Atzo, egubakoitza, Monterron parke aurrean izandako erasoarekin lotuta bi lagun daude atxilotuta, eta Ertzaintzak jakitera eman duenez gaur goizean bertan pasa dira epailearen aurretik. Atxilotuek 36 eta 25 urte dituzte. Labankada jaso zuen gizonezkoa, berriz, Gasteizko ospitale batean dago ingresatuta, zauri larriekin. Beste bi lagunek zauri arinak zituzten.
2018 urt 19 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.