Asun Garikanok, Xabier Olarrak eta Xabi Payak osaturiko epaimahaiak hautatu du Apalauzaren eta Roqueren lana. Kazuo Ishiguro nobelagile japoniar-britainiarraren The Remains of the Day euskaratu beharko dute itzultzaileek, eta 2018 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak; iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun hautatu zuen Ishiguro.
2002tik abian den lehiaketa
2002an abiarazi zuten Elkar-ek eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi beka, eta hamaika urtez hauexek izan ziren sari horri esker itzulitako liburuak:
- 2002 Imre Kertesz: Zoririk ez Itzultzailea: Urtzi Urrutikoetxea
- 2003 J.M. Coetzee: Lotsaizuna Itzultzailea: Oskar Arana
- 2004 Elfriede Jelinek Itzulpen saria hutsik utzi zen
- 2005 Harold Pinter: Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk Itzultzailea: Iñigo Errasti
- 2006 Orhan Pamuk: Elurra Itzultzailea: Monika Etxebarria / Fernando Rey
- 2007 Doris Lessing: Belarra kantari Itzultzailea: Koro Navarro
- 2008 J.M.G. Le Clézio: Basamortua Itzultzailea: Luis Berrizbeitia
- 2009 Herta Müller: Hatsaren kulunka Itzultzailea: Ibon Uribarri
- 2010 Mario Vargas Llosa: Pantaleon eta bisitariak Itzultzailea: Santi Leoné
- 2011 Tomas Tranströmer: Bizientzat eta hilentzat Itzultzailea: Juan Mari Aguirreurreta
- 2012 Mo Yan: Hori da umorea, maisu! Itzultzaileak: Maialen Marin / Aiora Jaka
- 2013-2014 Zaitegi Saria ezin izan zen antolatu
- 2015 Svetlana Aleksievitx: Gerrak ez du emakume aurpegirik Itzultzailea: Iker Santxo Insausti
- 2016 Bob Dylan: Ehun kanta (oraindik argitaratu gabe) Itzultzailea: Gartxot Unsain