Urtarrileko baserritarren azokan zuhaitzak izango dira aukeran

Xabi Gorostidi 2018ko urt. 12a, 17:35

Urtarrilaren 20an zuhaitzen feria egongo da Seber Altuben, eta sei mintegitako produktuak izango dira.

2018an jarraipena izango du hirugarren zapatuetako baserritarren azokak. Gainera, urtarrilekoa berezia izango da, zuhaitzek protagonismoa hartuko dute-eta aurten ere. Sei mintegi aukeran Zuhaitz mota ugari izango dira aukeran, eta jada egin daitezke erreserbak.

Bizkaitik etorriko dira gehienak, eta, mintegiz mintegi, hauek dira aukeran dauden zuhaitzak.

Areitio-Zaldibar mintegitik, fruta-arbolak, koniferoak eta basoko landare autoktonoak. Erreserbak egin nahi izanez gero, deitu ondorengo telefono zenbakira: 608 87 93 52. Artadi Igorre mintegikoek basoko landare autoktonoak jarriko dituzte Seber Altuben, eta, erreserbak egin nahi izanez gero, 680 93 78 75 telefonora deitu beharko da.

Belar-Zaldibar mintegikoek Areitio-Zaldibarko eskaintza bera izango dute; fruta-arbolak, koniferoak eta basoko landare autoktonoak. Erreserbetarako telefonoa: 629 48 41 51. Etxeberria-Gatika mintegitik fruta-arbolak egongo dira aukeran. Erreserbetarako telefonoa: 646 51 41 54.

Lurberry-Zarautz eta UdalatxArrasate mintegien kasuan, basoko fruitu txikiak eta ekologikoak jarriko dituzte salgai. Azken horiek aldez aurretik enkargatu nahi izanez gero, 657 71 96 85 edo 690 61 08 22 telefonoetara deitu beharko da, hurrenez hurren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak