Atzo CNA Group-eko zuzendaritzak bi enpresetako langile guztientzat, 160 pertsona, amaiera espedientea aurkeztu zuen, baita Geyser-Gastech sozietatearen likidazioa. Horren harira, Arrasateko Udalak "bere babesa eta elkartasuna" adierazi die langileei.
"Arrasateko Udala ez dator bat Fagor CNA-ko zuzendaritzak hartutako erabakiarekin eta beste behin bere desadostasuna eta kezka azaltzen ditu. Udalak ez du inondik inora bidezkotzat jotzen langileen kaleratzea eta horiei Udalaren babesa eta elkartasuna eskaintzen die. Beste behin, egoera eta kaleratze horiei aurre egiteko garatzen diren ekimen eta ekintza ezberdinetan Euskadiko instituzio ezberdinekin elkarlanean aritzeko borondate eta konpromiso irmoa azaltzen du", azaldu du Arrasateko Udalak.