Arrasateko udalbatzan dauden alderdi guztiek sinatutako oharrean, azaldu dutenez "Udalak errekurtsoak jarriz eta gertakariak salatuz jarraituko du eta ez du amore emango diktadura frankistak eragindako giza eskubideen aurkako krimen guztiak ikertu eta epaitu arte".
Frankismoaren garaiko krimenak salatzeko kereila jartzearen erabakia aho batez onartu zen 2017ko martxoaren 7an Arrasateko Udalean egindako osoko bilkuran, 1936ko garaiko gertakarien egia ezagutarazi, ikertu eta epaitzeko. Horretarako, besteak beste, frankismoaren indarkeria (bonbardaketak, fusilamenduak, desjabetzeak…) zuzenean jasan zuten arrasatearren, baita haien senitartekoen salaketak eta testigantzak jaso zituen Udalak.