Santamasak 2017: Egitaraua

Goiena 2017ko abe. 21a, 11:43

Egitarau zabala egongo da aurten ere Arrasateko santamasetan. Beti bezala, egun handia abenduaren 22a izango da, egubakoitzean egongo dira ekintza gehien.

ABENDUAK 21, EGUENA
18:00 Erakusleiho lehiaketaren sari banaketa.
18:30 Etxafuegoak.
19:00 Iosu Amantzio txerriaren aurkezpena, Herriko Plazan.
19:00 Kantu kalejira kalez kale, Portaloi taldearen eskutik.
19:00 Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa, Herriko Plazan.
20:00-23:00 Basajaun taldearen eskutik dantzaldia plazan.
20:00 Bertso saioa Amaia antzokian.
21:30 Zezensuzkoa, plazan.

ABENDUAK 22, EGUBAKOITZA
9:30 Udalaxpe txistulari taldearekin diana, herriko kaleetan.
10:00 Ganadu eta hegazti feria Laubide plazan.
10:00 Fruta, barazki eta herriko saltokien lehiaketa, Seber Altuben.
11:00-14:00 eta 18:00-20:30 Belenen erakustaldia.
10:00 Iosu Amantzio txerriaren aurkezpena.
10:30 Artisau langintzen jarduera feria, J. Zaitegi plazan eta Biterin.
11:00 Taloak eta Aramaioko sagardogileak, Herriko Plazan.
11:30 Herriko kaleetan zehar, kalejira: Arrostaitz eta Lore Gazteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, albokariak eta txalapartariak.
11:30 Iturengo joaldunak kalean.
11:30 Incansables txaranga.
11:30 Lore Gazteak dantza taldearen saioa.
12:00 Fruta eta barazki lehiaketaren sari banaketa Seber Altube plazan.
12:30 Herri kirolak Zaldibarren.
12:50 Trikitilarien eta txalapartarien eta albokarien saioa eta txerri dantza herrikoia, plazan.
14:45 Herri Bazkaria Azoka Plazan.
18:00 Profesional mailako pilota partiduak Uarkapen.
19:00 Batzen dantza herrikoia, Arbolapetatik plazara.
19:30 Txerri dantza eta larrain dantza, Herriko Plazan.
20:00 Txerri zozketa, plazan.
20:00-23:00 Dantzaldia Ilargi Baltza taldearen eskutik, plazan.
23:00 DJ Makala, gaztetxean.

ABENDUAK 23, ZAPATUA
10:00 Xake txapelketa, Corazon de Encina kultura etxean.
11:00-14:00 eta 16:30-20:30 Eskuartean elkartearen artisau azoka, Seber Altube plazan.
20:00 Artxipielagoa ikuskizuna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak