Herritarrei euskaraz komunikatzeko deia

Xabi Gorostidi 2017ko abe. 20a, 19:29

Euskararen Egunaren ostean Arrasateko Udalak martxan jarri zuen "Arrasateko Udalarekin ere euskaraz" kanpaina. Abenduan zehar egongo da indarrean eta herritarrak Udalarekin komunikatzeko euskara erabiltzera animatzea du helburu.

2015ean egin bezala, Udalak aurten berriz ere jarri du martxan Arrasateko Udalarekein ere euskaraz kanpaina. Abenduaren 4an aktibatu zuten eta hilabete osoan zehar egongo da funtzionatzen. Helburua garbia da; arrasatearrek Udalarekin komunikkatu behar dutenean euskararen alde egin dezatela. Hori saritzeko euskaraz komunikatzen direnen artean PUNTUA aldizkarirako hiru harpidetza zozketatuko dituzte.

Datorren urterako proiektuak

2018an Arrasatek Udaleko Euskara hiru erronka nagusi izango ditu egiteko; Udaleko barne komunikazioko euskara plana berritzea, herritarrek euskaraz egiteko plana berritzea eta Euskaraldia. "Lehen biak berritzeko hainbat eragilerekin elkarlanean arituko gara. Euren ekarpenak batu nahi ditugu, guretzat oso proiektu garrantzitsuak direlako" azaldu Ahintza Lasa Udaleko euskara teknikariak. Euskaraldiari buruz zera adierazi du. "Euskal Herri mailako egitasmo honetan herrietako euskalgintzan dabiltzan elkarteek izango dute hau garatzeko ardura. Arrasateko kasuan bilgune bat sortu berri dugu, Geike izenekoa, eta bertan sartuta dago Udala, ikastetxeekin eta euskara elkarteekin batera. Beraz lan-talde polit daukagu bete-betean proiektuari heltzeko".

Euskara sailean aldaketak

Arrasateko Euskara saileko buruak erretiroa hartu ostean, sailaren antolaketan aldaketak batzuk egin ditu Udal gobernuak. "Estruktura zaharkituta zegoela ikusita, antolaketa birpentsatzea erabaki genuen. Hala proiektuka antolatzea apropostzat jo genuen, inplikazio eta motibazio gehiagorekin lan egiteko" azaldu du Maria Ubarretxenak. Aldaketarako lehen urrats bezala euskategiko bi langile euskara sailean lanean jarri dituzte, lanaldi erdiarekin. "Sinergiak izateko helbuarekin egin dugu, eta uste dut lortzen ari garela. Adibidez, euskaltegian herriko merkatariei euskara irakasten dien pertsonak, merkatariekin lotura duten gauzak kudeatzen ari da Udalean, eta merkatariak gustura daude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak