Arrasateko autobus zerbitzuan eragingo du etorbidearen itxierak. Garibaiko geltokia lekuz aldatuko da bihar, abenduak 21, 14:00etatik aurrera eta egubakoitzean, abenduak 22, egun guztian zehar. Autobusak Nafarroa etorbidetik ibiliko dira, eta Zerrajera zaharreko eraikinean, hotelaren ondoan, izango dute geltokia. Horrela jakinarazi dute gaur Pesa.net webgunean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.