Unai Hernandez eta Ane Zabala azkarrenak, Petreñasen omenezko Santamas Krosean

Mireia Bikuña 2017ko abe. 17a, 15:30

Kuadrillen arteko lasterketan Kakalardoak izan dira azkarrenak mutiletan, eta Oinazkarrak, nesketan. Guztira, 186 korrikalarik parte hartu dute 40. krosean.

Irteera puntuan Jose Ramon Petreñas gogoan, bere senitartekoei egindako omenaldiarekin hasi da lasterketa. Hasiera markatzen zuen pistola-tiroaren ostean hasi da lasterketa. Aurten, aldaketa batzuk izan ditu ibilbideak. Korrikalari azkarrenek gainontzekoei itzulirik ez kentzeko, ibilbidea luzatu egin dute. Hori horrela, hiru itzuli egin dizkiote ibilbideari. Eta tarte guztietan egon dira herritarrak animatzen.

Sailkapenak

Gizonezkoak:

  1. Unai Hernandez: 19.17,74
  2. Sebastian Duffy: 19.22,55
  3. Fernando Nogales: 19.30,71

Emakumezkoak:

  1. Ane Zabala: 22.42,37  
  2. Miren Apraiz: 23.42,02
  3. Ihintz Bengoa: 24.45 

Gizonezko kuadrillak:

  1. Kakalardoak
  2. Antxintxika
  3. Arrasate Runners

Emakumeko kuadrillak:

  1. Oinazkarrak
  2. Kruelak
  3. Arrasate Runners 
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak